XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izkuntza ongi lantzean,
gauzak arduraz artzean,
zugaitza loratzean,
zuk dezun baratzean,
euskeraren zoriona,
G=oLz= ARGI`ri zor diona.

Lagun urkoa maite duana, eriotzatik bizira aldatu da, dio Jainkoaren Itzak.

Elizkizunean bildu zan jendetza aundiak, egia esan, garbiro aitortzen zuan, gaitzik ez ziela egin Luzio zanak, on egin ziela baizik eta bere adiskidetasuna eskeiñi.

Emen bizi zalarik ere, beraz, bizierara aldatua, eriotzaren atakaz aruntzako bizitzan zoriontsu izan dadilla betikoz.

Eta ain maite zuan Euskalerria, emen bertatik bertara naasketan zurrunbillotua ikusten zuanak eta alaxe ikusten dugu, noski nolakoa ikuste ote du eriotzaz bestaldeko ertzetik? Emen saiatu zanak, lagun dezaigula oparoago bestaldetik.

Egun aundira, arte, agur.

GAZTAÑAGA`tar Jesus`ek.